XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Agerikoa da San Frantzisko aldean bereziki problematikoa egiten duten faktore sorta batzuk pilatzen direla.

Denetariko faktoreak dira, elkarren artean zer ikustekoa dutenak: gizarte mailakoak, kulturalak, ekonomikoak, hirigintzari dagozkionak...

Horretan, bederen, denak bat datoz, hein handi batean.

Bakarrenetariko adostasuna da, gainera.

Bestalde, ikuspuntu historikotik edo gertaeren bilakarei erreparatuta, ikusten da hirialdearen hondatzea ez geldiarazteaz gainera, zenbait alderditan, egoera txar hori areagotu ere egin dela azken urteotan.

Halaber, agerikoa da hondatze egoera hori ez daitekeela gainditu soil-soilik auzuneko gizarte agenteek, libreki, izan dezaketen jokabidean konfiantza izanik.

Egoera hori gainditzeko nahitanahiezkoa da erakunde publikoen aldeko laguntza berezia (bereziki, Bilboko Udala, Bizkaiako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza, eta beste esparru batzuetako erakundeetatik lor litezkeen baliabideak).

Nahitaezkoa da botere publikoek zinez borrokatzea gizarte bulnerabilitatearen eta bazterketaren aurka, egoera hori bereziki desfaboratutako hirialde batean pilatzen ari baita, bete betean zenbait kolektibori dagokiena.

Alde horretatik, hirialdeko jarduera poliziala adabakia baizik ez da, zauriak ezkuta ditzakeen adabakia baizik ez, edo beste erakunde publiko batzuen inplikaziorik edo eraginik eza ezkuta dezakeena, baina ez dezake zauririk sendatu, ezta arazoen sustraiari heldu ere.

-Bigarrenez, deskribatutako egoeren sorburutzat hartu izan da, auzunean, jarduera polizialari dagokionez, ongi definitutako helburu zehatzik ez egotea.

Aurreko atalean azaldutakoari jarraikiz, uler daiteke hirialdeko jarduera poliziala zor zaiola gizarte eskaera bati, kalte handiagoak eragozteko: gaizkintza, inseguritatea, droga trafiko handia begi bistan...

Baina, gainera, poliziek euren eskuhartzerako jasotzen dituzten gizarte eskaeren artean badira kontraesan nabarmenak.

Kontraesan horiek gizartean ere gertatzen dira, etengabeko eztabaidagaia baitira, eta zeri eta hirialdeko oihartzun handiko aferei dagozkienak dira: droga trafikoaren kontrolari, atzerritarren kontrolari, legez kontrako drogen kontsumoaren kontrolari...

Jarduera polizialak ezin dira erabat kontraesan horietatik kanpo gelditu, noski.

Arestian aipatu denez, beste eskuhartze publikoen sorta zabalago eta zorrotzago baten barrenean planteatu behar da hirialdeko jarduera poliziala.

Hala ere, jarduera polizialari berari ere betebehar batzuk eskatu behar zaizkio: jardueraren helburuak eta irizpideak argitzea; helburu horien lorpen mailaren jendaurreko iritzi-emate sistematikoa; kidego eta agente polizialen arteko jardueren arteko koordinazioaren beharra; giza eta tresna baliagaien antolaketa eta aprobetxamendu zuzenagoa hiritarrei zor zaien zerbitzua emateko...

Bazter utzirik arestian adierazitako kontraesanak, erakunde honek bildutako informazioak kolokan jartzen du hirialdeko jarduera polizialaren helburu bereziak argi izatea, edo, helburu horien ezagutza publikoa, hori beharrezkoa baita eskuhartzearen beraren kontrola egingo bada.

Hirugarrenez, arestian aipatu da jarduera polizialen kontrolbideen eraginik eza dela ekintzen kausa.

Legeak oinarrizko bi kontrolbide aurreikusten ditu poliziaren edozein neurrigabekeria eragozteko: bide judiziala eta barne espedienteen bidea. Biotan kontrol jarduerak ekintzen berri izate hutsarengatik hasi behar baldin badu ere, gertatzen dena da salaketa formala eskatzen dela ikerketei ekiteko eta, egokia baldin bada, zigorrei ekiteko.

Kontrolbide hauen benetako eragina, bada, zenbait faktoreren menean dago: ekintzek eragindako pertsonek ekintzak salatu ahal izatea; ekintzak ezagutu daitezela;